Bizikleta mota pila bat dago, hona hemen famatuenak:
Karreretako edo karreterako bizikletak
Bizikleta hauek abiadura handia hartzeko egokiak dira, pisu oso gutxi dutelako eta gurpil estuak eta handiak dituztelako. Hauen antzekoak dira pistako bizikletak, ciclocross-ekoak...
Mendiko bizikletak
Mendian ibiltzeko bizikletak dira hauek. Amortiguadore oneko eta gurpil oso lodiko bizkletak dira hauek agarre handia izateko. Lasterketetako bizikletak baino pisu gutxiago izan ohi dute bizikleta hauek; baina bizikleta mota hauetako lasterketak egiten dira baita ere.
Hiriko bizikletak
Asko erabiltzen diren bizikletak dira hauek, eta bizikleta oso sumeak eta oso erasoak izan ohi dira eta normalean zezta moduko bat izaten dute aurrekaldean.
Bizikleta tolesgarriak
Bizikleta hauek hirietan asko erabiltzen dira oso erosoak direlako, errazak direlako gordetzeko, txikiak direlako... Hauen egitura oso sinplea da, kuadro txikiak eta oso ahulak izaten dituzte.
Bizikleta estatikoak
Bizikleta mota honek ez du gurpilik eta mugitu ezin diren bizikletak dira.
Gimnasioetan eta etxeetan egoten dira normalean, bizikleta hauek kirola egiteko eta gorputza lantzeko erabiltzen direlako.
Tandem bizikletak
Bizikleta hauek pertsona bat baino gehiago eramateko bizikletak dira.
Bizikleta mota honetan lehenengo dagoen pertsona bizikleta gidatu egiten du eta beste guztiek pedaleei ematen diete.
Elbarrituentzako bizikletak
Badira elbarrituentzako bizikletak ere bai.
Hauetan, pedaleei eskuekin ematen zaie, eta hiru gurpil izaten dituzte oreka mantentzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario