Banderak, ohial angeluzuzen zatiak izaten dira normalean. Pertsona edo pertsona talde bat identifikatzeko edo errepresentatzeko erabiltzen dira, baina komunikazio seinaleak transmititzeko erabiltzen dira baita ere.
Baliteke erabilitako lehen banderak egiptoarrek erabiliak izatea.
Britaniar Entziklopediaren arabera banderak Asiako hegoekialdean sortu ziren, gaur egungo Birmanian. Baina lehenengo historikoki erregistratutako lehen bandera Persa Inperioan sortu zen, Aqueménide-tar dinastian (550-330 K.a.), Derafsh Kaviani identifikazio sinbolotzat erabili zen.
Ikurriña
Ikurriña, euskararen ahotsa da, ikurrina ere idatz daiteke, 1979an autonomiaren estatutoarengatik hartua, Euskal Herriaren bandera ofiziala da. Euskal gobernuak 1936an ofizial deklaratu zuen lehenengo aldiz.
Nafarroan eta Euskal Herri frantsezean ez da ofiziala, nahiz eta honen erabilera instituzioanala ohikoa izan.
Ikurriña, 1894ean izan zen sortua Luis eta Sabino Arana (PNVren sortzailea) anaiengaitik, eta hasieran, Bizkaia ordezkatzen zuen, baina beranduago Euskal Herri osoa ordezkatu zuen.
Bandera konfederatua
Konfederazioaren lehen bandera ofiziala, <<Estrellas y Barras>> (The Stars and Bars) deiturikoa izan zen.
1861eko Martxoaren 5ean izan zen erabilia lehen aldiz.
Honen izarren kopurua aldatzen joan zen, 13 izar eduki arte 1863an.
Konfederazioaren bigarren bandera, <<El Emblema Impoluto>> (The Stainless Banner) deiturikoa izan zen.
1863ko Maiatzaren 1ean erabili zen lehendabiziz.
"Unión"-eko banderarekin nahasketak ebitatzeko, bandera hau zuria egin zuten, aurreko banderaren ikurra banderaren ezkerraldearen goikaldean kokatuz
Baina bandera honek beste arazo batzuk ekarri zituen: Haizerik ez zebilenean errendizio banderarekin nahas zitzaketen, kolore zuria nagusi zelako bandera honetan.
Hirugarren bandera, 1865eko Martxoaren 4ean erabili zen lehen aldiz, Konfederazioaren desagerpenaren ondoren.
Aurrez aipatutako arazoari aurre egiteko, marra gorri bertikal bat gehitu zioten bandera honi eskumaldean.
Batzuek <<Odoleztatutako bandera>> izendatu dute bandera hau.
Bandera Mexikarra
Mexikar bandera estatu honetako sinbolo patriotiko bat da, Otsaileko 24a da bere eguna. Hiru lerro bertikal ditu; berde, zuri eta gorri kolorekoak orden honetan. Batzuen ustetan, bistakoa da italiar banderarekin duen antzekotasuna.
Miguel Hidalgo eta Costilla-k 1810eko Irailaren 16ean sortu zuen bandera hau. Honek sortu zuen Mexikoko lehen gobernua 1811. eta 1815. urteen artean. 1815eko Uztailaren 14ean ofiziala egin zuen bandera hau eta Mexiko izena eman zion estatu berri honi Espainiaren aurka independentziaren gerra irabazi ondoren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario