Begi bistakoa da, gaur egun gazteekin eta kontsumoarekin arazo bat dagoela. Gaur egun, arrunta da gazte bat kanuto bat erretzen ikustea edo beste droga batzuk kontsumitzen ikustea. Eta jaietan, kanuto bat hiru edo lau kanuto bihurtzen dira, eta tragu bat hiru kalimotxo izan daitezke adibidez. Eta normala da gazte askok oso gaizki bukatzea.
Baina gazte askoren arazoa ez dakitela muga bat ezartzen da. Drogak txarrak direla badakigu, baina gazte gehienen arazo ez da droga txarra izatea, baizik eta honen kontsumo egokia eta arduratsua egiten ez jakitea, ez eta drogak ekar ditzakeen kalteak. Gainera, gazte askoren gorputzak hasten diren adinarekin ez daude prest drogak.
Drogen arazo hau larritzekoa dela uste dut 2008an egindako inkesta baten arabera Euskal Herriko gazteen %44,5ak drogak kontsumitzen ditu.
Eta baten baino gehiagotan entzun dugu denok telebistan gazte bat hil dela drogengatik, adibidez, orain dela gutxiko Getafeko kaleetan hil ziren gazteak.
Normalean, gazteek nortasunaren bilakaerarekin lotuta dauden arrazoiengatik hasten dira drogak kontsumitzen; hau da, baten parekoa izatea, urlia bezalakoa ez izatea, ondo pasatzea eta abar.
Arazo honen beste eragile garrantzitsu bat, lagunak dira. Hau da, zure lagun guztiek drogak kontsumitzen badituzte, normalean zuk drogak kontsumitzen amaituko duzu, baina ez da derrigorrezkoa.
Beste kausa bat, gazteak gizartean onartuak izan nahi dutela izan liteke. Gazte askok, gizartean onartua izateko drogak kontsumitzen dituzte, hauek ekar ditzaketen ondorioak jakin gabe.
Arazo honi konpondidea emateko proposamenak hauek dira:
Ikastolako heziketari dagokionez, gazteei tixkitatik ikastolan arazo honetaz kontzientziatzen duten heziketa bat ematea.
Gurasoei dagokienez, gazteen diruaren kontrola eramatea, horrela haien semeek dirua nola erabiltzen duten jakinez, drogen kontsumizioa ebitatu ditzakete.
Gobernuari dagokionez, gazteei analisiak eginez, eta gurasoei abisatuz gazte askok drogak uztea lortu dezakete.
Jakina da drogaren arazoarekin amaitzea ezinezkoa dela, baina arazo honi aurre eginez eta neurri hauek harturik drogen arazoa asko murriztuko zela, horrela mundu hobe bat eginez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario