viernes, 25 de noviembre de 2011

Generadorea

Definizioak
Eremu magnetikoa: Imanaren inguruan dagoen espazioari deritzo eremu magnetikoa. Bertan indar bat sortzen da.
Elektrizitatea: Elektroiak mugitzean sortzen da elektrizitatea.
Elektrizitate alternoa: Elektrizitate alternoa elektrizitate mota bat da. Elektrizitate mota honetan elektroiak ez dira toki batetik bestera mugitzen, baizik eta alternoki mugitzen dira.
Imana: Substantzia ferromagnetikoak erakartzen dituzten metalak dira imanak. Iman guztiek bi polo dituzte, hegoa eta iparra.
Elektrizitate jarraiak: Hau beste elektrizitate mota bat da, elektrizitate mota honetan elektroiak toki batetik bestera mugitzen dira.
Bobina: Bobina kablez inguraturik dagoen tubo bat da.
Magnetismoa: Magnetismoa iman batek sortzen duen indarra da.


Elektrizitatea lortzeko jarraitu behar diren pausuak
Lehen pausua, Faraday-en legea betetzea da, baina eskalan eginik. Bobina erraldoi bat kablez inguraturik egin behar da.

Bigarren pausua, energia zinetikoa lortzea da, horretarako mugimentu iturri bat behar da: Presako ura, zentral termiko edo nuklearretako ur beroa, haizea...

Hirugarren pausua, bobinak edo honen inguruko imanak bueltak ematea lortzea da. Horretarako aurrez aipatu dudan energia zinetikoa erabili behar da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario