Egunero 7 eta 8 amets inguru amesten ditugu. Gogoratzen
ditugun ametsak amets gaiztoak dira, horiekin iratzarri egiten
garelako, besteak ez ditugu gogoratzen amaitzean lotan jarraitzen
dugulako. Batzutan iratzartzean ere amets batzuk gogoratzen ditugu baina
goizean altzatzean ahaztu egiten zaizkigu.
Ametsak ez ditugu gure memorian gordetzen, ez dago gure esku ametsetaz gogoratzea. Psikologiaren arabera lokartuta gauden
bitartean gure kontzientea desagertu egiten da eta subkontzientean
gelditzen gara, filosofia espiritualentzat lokartuta gauden bitartean
gure gorputz eterikoa da lan egiten duena eta horregatik amesten duguna
ez da ezta gorputz fisikoan.
Ametsak askotan zure bizitzarekin zerikusia dute, eta badaude ametsak interpretatzen dakienak, baina ez dute lotura finkorik. Hau da, amets batean ilargira doan astronauta izan ziteke eta hurrengo ametsean munduko rock izar famatuena.
Pertsona batzuen ustetan, zure ametsak gogoratu nahi badituzu, lotarazterakoan gau horretan
ametsak gogoratuko dituzula baieztatu behar duzu eta zure ohe
ondoan arkatz eta papel bat utzi. Iratzartzean momentu horretan
gogoratzen duzuna apuntatu behar duzu papelean. Metodo eraginkor bat da baina zaila da hau lortzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario