jueves, 23 de febrero de 2012

Bakailua pil pil erara 4 pertsonarentzat

Ondoren, 4 pertsonarentzako bakailua pil pil erara nola egin azalduko dut.
Osagaiak:
- Bakailuaren lomoaren 8 zati gatz barik eta ez oso lodiak.
- Oliba olioaren 3 dl.
- Baratxuri 5 hortz
- Pipermin anilla batzuk

Bakailua pil pil erara 8 pertsonarentzat egiteko, 30 minutu beharko ditugu.

Sukaldatzeko pausuak:
1. Bakailua garbitu, espinak kendu, eskamatu eta zapi garbi batekin garbitu.
2. Ontzi bat erdi suan jarri eta olioz bete. Ondoren, pipermin anillak bota eta baratxuri hortzak bota baita ere. Hauek kolorea hartzen dutenean, ontzitik atera behar dira eta sutik kendu.
3. Ontzia sutik kendu eta olioa epel egon arte itxaron. Olioa epel dagoenean bakailu zatia ontzian sartu behar dira, hauen azala gorantz begira utzi behar dira. Garrantzitsua da bakailua ziku egotea, bestela olioak salto egingo du. Honen ondoren sua berriz piztu behar da. Bakailua egosi egin behar da, baina ez da frijitu behar. Hau guztia 5 minutu inguruan egin behar da.
4. Ondoren, lapikoa sutik kendu behar da, eta bakailua beste ontzi batean sartu behar da, azalarekin gora begira berriz ere. Eta orain aurreko lapikoko bi koilarakada olioz beterik bota behar dira bakailua dagoen ontzira. Sutik kanpo 3 minutu utzi behar da bakailua izerdi egin dezan.
5. Bakailuaren ontzia suan jarri behar da berriz eta irakiten egon baino pixka bat arinago sutik kendu behar da. Lapikoaren zirkulua denbora guztian mugitu behar dugu salsa mugitzeko. Baina era suabean egin behar da hau. Salsa ligatzen doan heinean lehen erabili dugun lapikuko olio koilarakadak gehitzen joan behar gara. Hau sutik kanpo egin behar da, baina bakailua hotzitzen bada suan jarri dezakegu tenperatura epela har dezan.
6. Azkenik, jateko erabiliko dugun platerean jarri behar dugu azala gora begira dagoela eta salsa gainetik bota behar zaio. Eta hasieran egin ditugun laminak eta pipermin anilla batzuk bakailuaren gainean jarri behar dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario