2011ko urtarrilaren 2an tabakoaren aurkako legea espainia guztian sartu zen indarrean. Lege honen arabera, jendaurreko edozein leku publikoetan ezin da erre. Leku publiko baten errez gero, 30 euroko isuna jasan dezakezu eta hutsegite arin bat erregistratuko zaizu eta hutsegite hau hiru aldiz errepikatzean, hutsegite larri bat erregistratuko zaizu eta izuna astunagoa izango da noski.
Nire iritziari dagokionez, ez nator bat lege honekin. Bakoitza libre da nahi duen tokian zigarro bat erretzeko, beste pertsona batzuen osasuna arriskuan jartzen ez badu. Nik beste irtenbide bat emango nioke arazo honi, adibidez erretzaileentzako tabernak, jatetxeak, edo beste hainbat toki eginez erretzaileak eta ez-erretzaileak bereizi. Horrela, keak molestatzen badizu, ez-erretzaileen finkaturiko toki batera joanez.
Gainera, jatetxe, taberna, pub, diskoteka eta mota honetako lokal askok diru mordoa galdu dute lege honen erruz, gainera haien lokaletan egin behar dutena diktatu diete.
Bestalde, mediku askoren ustetan lege honek onura asko ekarriko ditu jende askoren osasunerako. Hauek diotenez, tabakoak erlazio zuzea dauka hainbat infekziorekin, adibidez neumonia, legionelosia edo barizelarekin. SEIMC (Sociedad Española de Enfermedades Infecciosas y Microbiología Clínica)-aren ustez, aurrez aipatutako infekzioak asko gutxituko dira lege hau onartu ondoren. Baita gripea, otitisa, meningitisa eta tuberkulosia beste batzuen artean.
Espainiar medikuek lege hau anpliatzea eskatu zuten 2011. urtean.
Amaitzeko, nire buruarentzako atera dudan konklusioa hauxe da: Nire ustetan tabakoaren aurkako legea onuragarria da jende askorentzako, ete beste jende askoren osasunerako, baina oso zorrotza dela uste dut. Bakoitza libre da bereak diren egoitzetan edo lokaletan nahi dutena egiteko beste batzuen osasuna kaltetu gabe. Gainera, arazo honentzat beste hainbat irtenbide daudela uste dut, eta ez dela beharrezkoa hainbeste arau egitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario